XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TENIENTEA.
(Agertuala, tebeoa bere gordelekura) Ez da inor ageri? Ziur originalagaz bialdu dozuela, astakumeok! Eta Madrilera gainera!.

KABO RAMOS.
(Mariñorekin batera agertuko da, fusil eta guzti, desfilerako prest) Zure esanetara, nire teniente.

TENIENTEA.
Kabo Ramos! Azkenean agertu zara ba... Zeuk gorde dozu atzoko informearen kopia?.

KABO RAMOS.
(Etxebarriri begiekaz itaundu ondoren) Ez nire teniente.

Munizio kontsumoarena, ezta?.

TENIENTEA.
Bai, horixe horixe.

KABO RAMOS.
Ez ba, ez nire teniente.

TENIENTEA.
Ziur ezetz?
KABO RAMOS.
Ziur ziur.

TENIENTEA.
Ziur originalagaz bialdu dozuela! Arre carallo! Gaurko egunari falta jakona, banderakaz joango zan, astakume galantak zagoze eginda, astakume galantak....

Hala, zoaz, Gil tenientea hil egingo da zu barik eta....

(Badoa Kabo Ramos) Bueno, astelehenean berriro egin beharko dogu.

Hori egin barik ez zoaz hemendik, e Etxebarri!.

Zalantzan dozu zure permisua gero.

Prest dago beste guztia firmarako?.

(Mahairatu eta karpeta hartuko dau).

(Etxebarrik izu aurpegia jarri, bertan doa tebeoa eta).

Paseak, ofizioa, findesemanakoak, pertsonala, instrukzioa... (Karpeta arakatuz).

Bueno zoaz zu ere desfilera, ostean firmatuko dau Koronelak hau guzti hau ta (Karpeta itxi eta badoa).